Ostiral honetan zenbait euskaldun batuko dira Zurbaran eta Uribarriko kaleetan euskaraz aritzeko. Nola ez, gure akademiak euskararen alde egiten du eta horregatik bertan izango gara geure auzokideekin auzoa euskalduntzen.
Aurreko astean zehar, gure ikasleek euskararen aldeko mural bat sortu zuten. Haien argazki batzuk webean argitaratu genituen, baina orain atera ditugun argazki guztietako bideo aurkeztu nahi dizuegu.