Archivo de la etiqueta: euskara

Korrika 2015

Guztiok dakigun bezala martxoaren 19tik 29ra ospatuko da Euskal Herriko hiri eta herrietan. Hezi eta Ikasi akademian Korrikaren alde egiten dugu; hori dela eta, gutxi barru, proiektu berri bat jarriko dugu martxan. Laster izango duzue honen berri!

Momentuz, sortutako kantaren  unitate didaktikoa zuekin partekatu nahi dugu . Aukera ezin hobea, euskara hobetzeko, ikasteko… maitatzeko! Sakatu hurrengo linka:

https://drive.google.com/folderview?id=0B3zue_jP8Wa6VV9DMGZVVDk5SXc&usp=sharing

 

 

EUSKARAREN EGUNA, Abenduak 3

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA!

Hezi eta Ikasiren murala

Bihar euskararen eguna izango da eta Hezi eta Ikasi akademian EUSKARAREN ASTEA ospatuko dugu!!!!

Zenbait tailer egiteaz aparte, ikasle eta guraso guztiak  gure muralean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!!

Zure eskuaren forma margoztu ta bere barruan euskaraz egin zenukeen eta egiten ez duzun tokiaren edo pertsona taldearen izena idatzi.

Argazki gehiago publikatuko ditugu!!

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!